- Ulma Taldea
Izena emateko epea zabalik ekaineko haurrentzako tailerretan
Izen-emate hori egiteko, lotura honetan sar zaitezke
ULMA Fundazioak, laugarren urtez jarraian, langileen haurrentzako tailerrak antolatu ditu ekainaren 3tik 21era, 14:00etatik 18:00etara, 4 eta 12 urte arteko haurrentzat.
Ekaineko egun horiek ikasturte bukaeratik hurbil daudenez, haurrek arratsaldez jai daukate eta hori arazoa izan daiteke lan egiten duten gurasoentzat. Horregatik, ULMA Fundazioak lagundu egin nahi die gurasoei, lan eta familia bizitzaren kontziliazioan bere aletxoa jarriz. Eskaintzen den ordutegia 14:00etatik 18:00etara da, ahalik eta bateragarrien izateko gurasoen lan ordutegiarekin, baina haurrak ekartzeko eta ateratzeko malgutasuna onartuko da.
Tailerrak ULMA Taldeko gimnasioan (Oñatin) izango dira eta landuko diren gaiak iazkoaren berberak: etorkizuneko belaunaldiei helarazten jarraitu nahi diegu ingurumena zaintzeak duen garrantzia eta teknologia mundura hurbildu. Modu dibertigarrian jolastuz ikasiko dute, esperimentuak, eskulanak edota robotak muntatzen eta lantaldean egindako lanen erakusketak eginez.
Tailerraren lekuaren espazioa dela medio, 70 ume onartuko ditugu taldeka. Izen-emate kopuruaren arabera antolatu beharko ditugu taldeak, zozketa eginez eta beti kontuan hartuta anai-arrebak ez banantzeko. Maiatzaren 30ean gure erantzuna posta elektronikoz jasoko duzu. Adi egon!
Edozein zalantza argitzeko, gurekin harremanetan jarri 943 250 300 telefonora deituz.
Erlazionatutako Erreportaiak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- Azkar erreakzionatzea, erantzun irmoa artikulatzea, eta egoera horretatik irteteko modu bakarra “denok elkarrekin joatea” zela ulertzea, izan dira egoera honi aurre egiteko gakoak.
- ULMAk erakusten digu berrikuntzaren eta lehiakortasunaren aldeko apustu sendoa eta etengabea eginez, enpresen aukerak handitu egiten direla.
- Mundua ez dago geldi eta gu ere ezin gara geldi egon