• Ulma agrícola

Hasiera eman diogu2013ko azoken egutegiari

2013/03/01
Urtarrilean eta otsailean , ULMA Agrícolak eta Frantziako gure bazkide SVL enpresak, SIVAL eta Salón du Végetal azoketan parte hartu dugu.

SIVAL  azokaren 27. Edizioa urtarrilaren 15etik 17ra egin zen Angers hirian, Frantzian.Angers, Maine de Loirako eskualdean dago, eta arrakasta handiko azoka antolatzen  dute bertan. Izan ere, sektoreko aurrerakuntza teknikoak, aldaketa zientifikoak eta laborantza  espezializatuen nazioarteko merkatuen joerak erakusten dituzte SIVAL azokan.

Era berean, Salón du Végétal azoka ere egin zen otsailaren 19tik 21era Angers hirian.Azoka horren helburua da lora eta landareen industria sustatzea. Nazioarteko izaera da eta erakusleiho ezinhobea da, bertan elkartzen baitira 600 erakustoki baino gehiago eta 15 mila bisitari inguru. Bisitarien artean,asko frantziarrak badira ere, munduko beste zenbat tokitako ordezkariak ere gerturatzen dira.

Azokak, Frantzian ondo baino hobeto errotuta dagoenak, parte –hartze eskaera ugari izaten ditu eta  ekipamendu hornitzaileendako lekua berriz mugatua izaten da. Hain justu ere, horrexegatik da oso garrantzitsua guretzat bertan parte hartzeko aukera izatea.

Bi hitzorduetan SVL, Frantziako gure bazkidea denarekin izan gara. 20m2 eta 12 m2 ko erakustokia k izan ditugu hurrenez hurren, azoka bakoitzean eta genuen espaziora egokitzen zen negutegi baten estruktura aurkeztu da. Bertan negutegiarentzako ekipamendu batzuk eta  azken urteotan eginiko lanak aurkeztu ziren argazki bidez, enpresak eskaintzen dituen aukera desberdinak bertara gerturatutakoei erakusteko .

Hasiera eman diogu2013ko azoken egutegiari

ULMA Agrícola eta SVLko ordezkariak SIVAL azokan