• Ulma Conveyor Components

Handizkakoak Manipulatzeko Teknologiari buruzko 21. Kongresua

2016/10/15
Iragan urriaren 12an eta 13an, Garnichen (Munich), Handizkakoak Manipulatzeko Teknologiari buruzko 21. Kongresua egin zen (21st Expert Meeting for Bulk Handling Technology).

Materialaren handizkako manipulazioan aditu direnek urtero egiten duten kongresu bat da, non, bai enpresek bai unibertsitateek, garatu berri diren berritasun, azterlan, proiektu eta aurrerapen teknologikoak erakusten dituzten. 300 pertsona baino gehiago egon ziren; denak ere arloarekin loturiko sektoreetakoak: meatzaritza, ingeniaritzak, garraiagailuen eta conveyorretarako hornidura industrialen (ordezko piezak) fabrikatzaileak.

ULMA Conveyor Components GmbH-k bai kongresuan bai kongresuari lotutako erakusketan parte hartu zuen. ULMAk, bere standean, handizkakoak garraiatzeko ahalmen handia daukaten conveyorrak ekipatzeko arrabolei aplikatzen zaizkien soluzioak erakutsi zituen.

Bertaratutakoen interesa eta erantzuna oso positiboak izan ziren. Adituen artean kontaktu asko eta asko egon zen eta espero izatekoa da, horren ondorioz, ULMA Conveyor Componentsek Alemaniako merkatu zorrotzean duen posizioa nabarmen hobetzea.

Handizkakoak Manipulatzeko Teknologiari buruzko 21. Kongresua

Erlazionatutako Erreportaiak

Erlazionatutako Elkarrizketak