Gurutze Gorriari eman diogu ULMAren elkartasuna — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Gurutze Gorriari eman diogu ULMAren elkartasuna

Bildu ditugun jostailu hauek ULMAk Olentzerori eramango dizkio
Gurutze Gorriari eman diogu ULMAren elkartasuna
2017/12/21

ULMA Fundazioak jostailu berri hauek guztiak hartu ditu ULMAko negozioetan eta Gurutze Gorriak eraman ditu gaur goizean Olentzerori emateko.

Horrela gure inguruko 46 umek jasoko dute Gurutze Gorriaren laguntza eta Olentzero gai izango da ume hauen etxeetara joateko, gutxienez jostailu bana izateko.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi kanpaina hau posible egiteagatik. Zuei esker, pozik jarriko dira ume hauek guztiak Olentzero egunean.

ULMA Fundazioak urte berri zoriontsua opa dizue!