• Ulma Taldea

Gipuzkoako Foru Aldundiak ULMA Taldeko Bazkideen Prestakuntza Planifikazioaren proiektua finantzatu du

2019/06/20
ULMA Taldeko Bazkideen Prestakuntza Planifikazioaren proiektua finantzatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak (Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuak) enpresetan Pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko deialdian.

Testuinguru horretan, 6 dira jada ULMA taldeko langileak profil profesionalaren ziurtagiria lortu dutenak:
Antonio Hervas eta Iker Gandarias ULMA Pipingekoak, Jose Javier Calvo, Jokin Gonzalez eta Koldo Gonzalez ULMA Packagingekoak eta Aritz Aguinaco ULMA Handling Systemsekoa.