• Ulma Taldea

Gaztelaniaz idatzitako liburu eta ipuinen bilketa

2018/03/14
Apirilaren 30era arte abian da bilketa solidario berria Honduraseko eskoletara bidaltzeko, oraingoan gaztelaniaz idatzitako liburuak eta Ipuinak.

ACOES GKErekin elkarlanean, umeen eta nagusien irakurzaletasuna sustatu nahi dugu, adin guztietan. Zure laguntzarekin eskola libruruak jasoko ditugu, aldizkari zientifika eta teknikoak, literatura orokorrean, eleberriak, umeen Ipuinak, entziklopediak, hiztegiak…

Maiatzean edukiontzia irtengo da Hondurasera eta ULMAren elkartasunarekin bete nahi dugu. Edukiko duzu zeozer emateko!

Beti bezala, biltzeko kutxak ikusiko dituzu zure kooperatibetan eta hor utz dezakezu zure ekarpena.

Delegazioetatik, maiatzaren lehen astean zehar, mesedez jasotako materiala Oñatira bidali.

Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan helbide honetara idatziz ulmafundazioa@ulma.com

Mila esker danon artean lortuko dugunagatik!