• Ulma Handling Systems

Garcia de Pouk bere estrategia indartu du automatizazio intralogistikoari esker

2020/12/10
Garcia de Pou enpresa aitzindaria da Espainian elikadurarako ez diren erabilera bakarreko produktuen fabrikazioan, ostalaritzarako eta sukaldaritzarako hornigaien oso aukera zabala baitauka, eta Ordisen duen biltegiko prozesu intralogistikoaren automatizazioa bukatu du ULMA Handling Sytemsen eskutik.

Gaur egun, Garcia de Pouk bere bezero guztiei zerbitzua modurik efizienteenean ematen dien soluzio intralogistiko bat dauka. ULMA Handling Systemsek garatu du bere prozesu intralogistikoa, merkantzia jasotzen denetik bidaltzen denera arteko prozesua automatizatuta.

Garraio sistema automatikoak ostalaritzako eta sukaldaritzako hornigaiak jasotzen ditu bere ekoizpen gunetik eta kanpotik, eta paletetarako biltegi automatiko autosostengarrira bidaltzen dira. Biltegi automatizatua DAIFUKU Unit Load modeloko 5 garabi pilatzailez kudeatuta dago, eta 22.000 palet baino gehiagoko edukiera dauka.

Garcia de Pouk eskariak prestatzeko hainbat postu dauzka, produktua pertsonarengana kontzeptuaren arabera, pickinga modu efizientean egin ahal izateko eta ondoren eskariak sendotzeko eta bidaltzeko.

Emaitza

Garcia de Pouren instalazioetan garatutako soluzio intralogistikoari esker biltegiratze lekua ahalik eta gehien optimizatu ahal izan da, eta eskarien prestaketan eta eskarien bidalketan produktibitatea eta efizientzia areagotu. Gainera, instalazioak diseinu malgua daukanez, etorkizunean handitu ahal izango da.

“ULMAko lantaldea, bere teknologia eta proiektu logistiko ugarietan duen esperientzia zabala alderdi garrantzitsuak izan ziren erabakia hartzeko unean. Laster ulertu zituzten gure premiak, eta salmenta aurreko fasetik laguntza eta gomendioak eskaini zizkiguten, eta aurkeztu ziguten proposamen zehatza eta lehiakorrak egin zuen guk ULMA aukeratzea gure lankide logistiko izateko”, gaineratu du operazioen eta prozesuen hobekuntzaren zuzendari Gerard Caulak. “Automatizazio proiektuak irismena definitzean markatu genituen helburuak lortzen utzi digu. Ordu bakoitzean prestatutako m3 kopurua, prestaketarako batez beste behar den denbora eta gunearen m2 bakoitzeko biltegiratutako m3 kopurua hobetzea lortu dugu”, esan du amaitzeko Gerardek.