• ULMA Manutentzio Zerbitzuak

Francisco Javier Elias Chocarro, ULMA Orga Jasotzaileetako gerente berria

2016/10/28
ULMA Orga Jasotzaileetako gerente berria, Francisco Javier Elias Chocarro, Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzako lizentziaduna da eta Executive Master in Business Administration (EMBA), eta bere jarduera profesionalaren zatirik handiena zerbitzu enpresetan garatu du eta, zehazki, makinen alokairuen sektorean.

Francisco Javier Elias jaiotzez bilbotarra da, 52 urte ditu eta esperientzia zabala du GAM Taldearen barruan (Aldaiturriaga Garabiak) hainbat negozio unitate gidatzen,  eta Taldearen nazioarteko garapena kudeatzen LATAMen (Txile, Brasil, Peru, Kolonbia eta Panama) eta, ondoren, Taldeak Mexikon duen FIlialeko zuzendari nagusi lanetan.

Bere helburua da erakundea gidatzea bere sektoreak dituen erronka berrien aurrean, merkatuko kuota handitzea eta lurralde gehiagora hedatzea jomuga izanik, Bezeroa, Zerbitzuaren Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza oinarritzat hartuta.

ULMA Orga Jasotzaileetan urriaren 13an sartu bada ere, hilabete batzuetan kargua utziko duen gerente Angel Sanchezen laguntza eta aholkularitza edukiko du, zeinak abenduaren 31an erretiroa hartzean karguaren lekukoa utziko baitio.

Francisco Javier Elias Chocarro, ULMA Orga Jasotzaileetako gerente berria