Fatxaden birgaitze lanak Durangoko Tronperri kalean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Fatxaden birgaitze lanak Durangoko Tronperri kalean

Durangoko Tronperri kaleko eraikin batzuen fatxada birgaitu da ULMA hormigoi polimerozko pieza aurrefabrikatuak erabiliz.
Fatxaden birgaitze lanak Durangoko Tronperri kalean
2016/09/19

ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko pieza aurrefabrikatuak hornitu ditu Durangoko Tronperri kaleko eraikin bat birgaitzeko. Eraikinari ura iragazten zitzaion eta hezetasun arazoak zituen; ondorioz, hartutako erabakia izan da neurrira egindako forjatze fronte batzuk jartzea eraikinaren perimetro guztia estaltzen dutenak, izkina-lekuetara nahiz bazterretara egokituz. ULMA hormigoi polimerozko piezek eskaintzen duten ur-xurgatze txikia dela-eta, ezin hobeak dira mota honetako arazoak konpontzeko.


Hormigoi polimerozko aurrefabrikatuak ezin hobeak dira fatxaden mantentze lanak egiteko kutsadurak arazoak sortzen dituen guneetarako, eta tenperatuaren muturreko aldaketek pitzadurak eta hausturak sortzen dituzten kasuetarako. Hori horrela da, izan ere hormigoi polimeroaren ur-xurgatzea minimoa da, ia hutsala.

Arestian aipatutako bi produktuez gain, proiektu honi ere eskaera gehien dituzten gure pi pieza hornitu zaizkio, horma-txapelak eta leiho-isurkiak, alegia.

Birgaitze lana Amurizak egin du.


FITXA TEKNIKOA:
SUSTATZAILEA: TRONPERRIKO BIZILAGUNEN KOMUNITATEA 7-9-11-13 DURANGO
ERAIKUNTZA-BIRGAITZE ENPRESA: CONSTRUCCIONES AMURIZA, S.A.
ARKITEKTOA: D3 ARQUITECTOS (DURANGO)