Ez erlaxatu, ez lanean, ez lanetik kanpo — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ez erlaxatu, ez lanean, ez lanetik kanpo

Irailean COVID-19arekiko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina bat egiten ari gara ULMAn, aurreko kanpaina indartzeko.
Ez erlaxatu, ez lanean, ez lanetik kanpo
2020/09/14

Neurri hauekin, ULMAko instalazioetan lan egiten duten pertsonen osasuna ahalik eta gehien babestea lortu nahi dugu, lanean ari garen bitartean edo gune komunetan (kafe gunean eta jantokietan) atsedena hartzen ari garenean ez ezik lanetik kanpo ere bete behar ditugula gogorarazita.

Eskuak ur eta xaboiarekin edo soluzio hidroalkoholikoarekin sarri garbitzea, maskara ezarritako lekuetan eta gure artean 2 metroko distantzia ez dagoen leku guztietan derrigor erabiltzea, kontaktu fisikoa ekiditea 2 metroko distantzia gordeta eta 10 pertsona baino gehiagoko bilerak ekiditea giltzarria dira une hauetan. Izan Solidarioa!