Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ULMA Taldean — Begira - Ulma aktualitatea

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ULMA Taldean

Atzo, hilak 15, ULMA Taldeak Eusko Jaurlaritzako José Mari Mediavilla, José Antonio Goikoetxea eta Luis Saratxagaren bisita izan zuen, hain justu, ULMAko bazkide mugagabeen enplegagarritasuna hobetzeko proiektua aurkezteko.
Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ULMA Taldean
2019/01/17

ULMA Taldeak Eusko Jaurlaritzako José Mari Mediavilla, José Antonio Goikoetxea eta  Luis Saratxagaren bisita izan zuen, hain justu, ULMAko bazkide mugagabeen enplegagarritasuna hobetzeko proiektua aurkezteko eta Eusko Jaurlaritzaren Esperientzia Ebaluatu eta Egiaztatzeko Egitasmoa erabiltzeko lankidetza eskatzeko. Horrela, programa honetan parte hartzen duten bazkideek maila ofizialean egiaztatuko dituzte aitortutako eskumenak edo prestakuntza bidez lortutakoak.

Miguel Altuna Institutua ULMArekin lankidetzan ari da enplegagarritasuna hobetzeko proiektua diseinatzen eta gauzatzen.  Izan ere, bere ordezkariak ere bileran parte hartu zuen.