• Ulma Conveyor Components

Euskara Plana ULMA CONVEYOR-en

2013/10/21
2013ko azken hiruhilekoan Euskara Planaren diseinua egiteari ekin zaio ULMA Conveyor-en, Euskararen presentzia eta erabilera handitzeko asmoz. ULMA Taldeko beste hainbat negozioetan aurreko urteetan egin bezala, ULMA Conveyor-ek Euskara Plana ezartzeko lehen urratsak eman ditu.

Lehenik eta behin, Euskara Planaren diseinua egingo da. Horrela bada, euskararen egoeraren diagnosia egingo da batetik, eta aurrera begirako erronka eta helburuak zehaztuko dira bestetik. Hala, besteak beste, euskararen erabileraren kale-neurketa jasoko da, arlo ezberdinetako pertsonekin hainbat elkarrizketa egingo dira eta lankideei inkesta bat pasako zaie; ondoren, bertan jasotako datu eta informazioa aztertu eta hurrengo urteetarako helburu nagusiak zehaztuko eta proposatuko dira. Helburu horiek, lau ardatz argi izango dituzte: euskararen gaineko motibazio eta sentsibilizazioa, euskararen erabilera, euskararen ezagutza eta Euskara Planaren erakundetzea.


Egiteko hau aurrera eraman ahal izateko, ULMA Conveyor-eko Euskara Batzordea osatu berri da, kooperatibako hainbat lankiderekin batera. Diseinua eta Euskara Plana prestatzeko zereginetan Emun Koop. E.-ren (www.emun.com) aholkularitza edota laguntza izango du ULMA Conveyor-eko Euskara Batzordeak.

Euskara Plana ULMA CONVEYOR-en

Erlazionatutako Erreportaiak

Erlazionatutako Elkarrizketak