• Ulma Taldea

Euskara buruan eta euskara ahoan ULMAn, Euskararen Nazioarteko Egunean

2015/12/10
Urtero bezala, abenduaren 3an, ULMA Taldeko negozio guztietako langileek Euskararen Eguna ospatu zuten, ULMAko Motibazio taldeak antolatutako egitasmoari esker.

Horretarako, "ULMA GARA, EUSKARA GARA" lema zeukaten biserak banatu zituzten, eta, bisera horiek buruan eta  pastak eta euskara ahoan ospatu zuten eguna.

Egun honetan langile askok parte hartu zuen egitasmoan, asko izan baitziren biserak jantzi zituztenak, eta hala, beste behin ere agerian geratu zen ULMAko langileek euskararekiko duten konpromisoa.