Eta zuk, ulertzen al duzu argindarraren faktura? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Eta zuk, ulertzen al duzu argindarraren faktura?

Hitzaldi informatiboa: argindarraren faktura ulertzen lagunduko dizugu, kontratatuta daukazuna ea benetan behar duzun ikusteko eta kontzeptu bakoitzagatik zenbat ordaintzen ari zaren jakitzeko. Beharbada badago zer hobetzerik.
Eta zuk, ulertzen al duzu argindarraren faktura?
2019/06/11

Hitzaldi hau emateko Goiener Taldearen bisita izango dugu. Goiener %100 berriztagarria den energia sortze eta kontsumoaren proiektu kooperatiboa da. Bere bitartez subirautza energetikoa berreskuratu nahi da.

Ekar ezazu zure argindarraren faktura, osteguna, uztailaren 4an, arratsaldeko 17:30ean, ULMA Taldeko Zerbitzu zentraletako bulegoetara, Oñatiko Garagaltza Auzoa, 51n kokatuta daudenak.

Gaur egun argindarra ia ura edo janaria bezain beharrezkoa da. Eta Goienerrek herritarrok oinarrizko behar horri buzuzko kontrola berreskuratu eta bere garrantziari buruz kontzientziatzea nahi gaitu, energiaren kontsumo arduratsu eta jasangarria sustatuz.

Argindarraren faktura batean agertzen diren kontzeptuak ulertzen hasiko dugu hitzaldia. Ondoren Goienerrek bere arukezpena egingo du eta bukatzeko zalantza guztiak argitzeko aukera izango dugu.

Gai honi buruzko interesa baduzu galdetegi txiki hau betez, izena eman ezazu.