Eskulanen Lehiaketaren II. Edizioa ULMAko bazkide eta langileen seme-alabentzat. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Eskulanen Lehiaketaren II. Edizioa ULMAko bazkide eta langileen seme-alabentzat.

Aurreko urteetan egin den moduan, ULMA Taldeak egitasmo bat jarri du abian bere bazkide eta langileen seme-alaba guztiei zuzenduta. Egitasmoaren helburu nagusia da guraso eta seme-alaben arteko lotura eta lankidetza harremana sortzea eta, modu sozialean, familia gurasoen lan eremura hurbiltzea, eremu profesional hutsa alde batera utzita.
Eskulanen Lehiaketaren II. Edizioa ULMAko bazkide eta langileen seme-alabentzat.
2015/07/27

Oraingoan, aurreko edizioaren arrakasta ikusirik, baliabideen birziklapena eta berrerabilpena hartu da erreferentziatzat. Asmoa da haurrek kontzientzia hartzea erabili eta gero botatzen diren objektu asko beste berri batzuk sortzeko eta diseinatzeko erabili daitezkeela; aurreko urtean jaso genituen eskulanen artean daude esne kaxekin egindako itsulapikoak, izozkien ontziekin egindako marakak, arrautzontzi zaharrekin egindako loreontziak, etab.

Animatu zure seme-alabak parte hartzera!

Lehiaketaren Oinarriak:

Parte hartzaileak: ULMAko bazkide eta langileen seme-alaba guztiek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaileak bi mailatan banatuko dira 6 urte arteko haurrak, eta 7tik 11ra bitartekoak.

Aurkezpena: Lanak ULMAko Departamentu Zentraletara bidali behar dira: Garagaltza auzoa 51, 20560 OÑATI (Gipuzkoa). (Ordezkaritzetan erabili barneko posta edo, bestela, posta arrunta.)

Data: Lanak irailaren 23aren aurretik entregatu behar dira.

Sari banaketa: Urriak 15, osteguna, 18:00etan.

Lanen erakusketa: Jasotako lan guztiak sariak banatzeko ekitaldian erakutsiko dira, eta ondoren sortzaileei itzuliko zaizkie. Sariak banatu aurretik, lanen argazkiak egingo dira eta http:portalde.ulma.com eta www.begira.ulma.com guneetan erakutsiko dira.

Sariak: Txirringa bat kategoria bakoitzean.