• Ulma Taldea

ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

2019/11/05
ERRIGORAn Nafar hegoaldeko produktuak erosi eta lagundu ametsak egia izaten. Euskara ikasteko egitasmoen etorkizuna bermatzen jarraitzeko eta zonaldean euskara plazara jalgitzeko ametsa egia bihurtzen hasteko.

Aukeratu zure saskia: beltza, berdea edo zuria. Lortutako diruaren %25a Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari emango dio Errigorak.

ERRIGORAko produktuak erostea interesatzen bazaizu, Azaroaren 20a baino lehen idatzi ulmafundazioa@ulma.com helbidera eta esaiguzu: izen-abizenak, email helbidea eta aukeratu dituzun produktuak.

Abenduaren 14an banaketa egingo da. Mezu bat jasoko duzu ordainketa online egiteko eta eskaera ULMAn jasotzeko.

Hauek dira saskiak:

SASKI BELTZA, betikoa: 50 €

  • Mahats-zukua
  • Kardua
  • Oliba-olio birjina estra
  • Melokotoia almibarrean
  • Teilak
  • Tomate frijitua
  • Pikillo piperrak
  • Zainzuri zuriak
  • Orburu-bihotzak
  • Pikillo piper-mamia
  • Potxak
  • Zainzuri-krema
  • Ardo beltz ekologikoa

 

SASKI BERDEA, ekologikoa: 60 €

  • Mahats-zukua
  • Ardo-ozpina
  • Oliba-olio birjina estra
  • Orburu-bihotzak
  • Pikillo piperrak
  • Barazki-menestra
  • Pasta
  • Arroza
  • Zainzuri zuriak
  • Potxak
  • Ardo beltza

SASKI ZURIA, berezia: 70 €

  • Pikillo piper marmelada
  • Orburuak
  • Patxaran mantekatuak
  • Zainzuri zuriak
  • Txokolatezko arrokak
  • Pikillo piperrak
  • Polboroiak
  • Patxarana
  • Aristu Extra Brut
  • Egiarte kriantza