Errendimendu handiagoak obran, HWS panelen aurremuntaketarekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Errendimendu handiagoak obran, HWS panelen aurremuntaketarekin

New Jerseyko Provost Square proiektuan, AEBn, panelak ULMAko instalazioetan muntatu dira aldez aurretik, haien tamaina optimizatuta garraiorako eta errendimendu handiagoak lortuta obra gauzatzean.
Errendimendu handiagoak obran, HWS panelen aurremuntaketarekin
2018/06/29

Lanerako gunea segurua izatea bermatzeko, HWS babes autoigokariarekin babestu da eraikinaren perimetroaEgiten ari den solairua eta solairu horren azpiko hiru solairuak inguratzen dituzten panelak dira, eta hidraulikoki igotzen dira, eraikinak altuera hartu ahala. Panelak 13 metro garai eta 3,6 m zabal dira, eta hainbat konfigurazio dituzte: konfigurazio zuzena eta materiala manipulatzeko lan plataformarekin.

Panelak sareta sendo batez estali dira, pertsonak eta edozein eratako objektuak ez erortzeko, haien tamaina edozein dela ere, eta eraikitzen ari diren lauzak haizetik eta eguraldi txarretik babesteko eta argia sartzen utzi ahal izateko.

Obran muntaketa lanak ahalik eta gutxienak izateko, panelak aurrez muntatu dira ULMAk New Jerseyn dituen instalazioetan. Panelak diseinatzean haien tamaina optimizatu da garraiorako eta zabalera handiko panelak lortu dira eraikinean kokatzeko eta gauzatze lanetan errendimendu handiagoak lortzeko.