• Ulma Handling Systems

EROSKIk ULMAk egindako plataforma logistikoaren automatizazioa inauguratu du, Europan bakarra

2014/11/27
ULMA Handling Systemsek EROSKIko elikadura plataforman kudeatzen duen trafikoaren %50 eta pisuaren %70 automatizatu ditu. Botilen kudeaketa automatizatzen duen Europako lehen plataforma logistikoa ere bada.

EROSKIk ofizialki inauguratu ditu Elorrioko (Bizkaia) instalazio logistiko berriak, Europan sektoreko abangoardiako teknologia duen plataforma automatizatuarekin. Plataforma maila lokalean garatu da, EROSKI   eta ULMA Handling Systemsek elkarlanean landutako proiektuari esker.

Instalazioaren modernizazioarekin, “lean” prozesu industrialekin kudeatzen den plantako plataforma logistikoa izango dena, pisuaren %70 automatikoki kudeatzea lortu da, egunero plataformatik pasatzen diren 2.000 tona inguru. Bolumenean, ULMAk garatutako instalazioetako planta logistiko berriak Eroskik egunero pickingean administratzen dituen 140.000 kaxetatik %50 automatizatuko ditu, 4.000 inguru orduko.

Instalazio berrietan kooperatibak 40 milioi euro inbertitu ditu, eta 400 pertsonak lan egiten dute 26 hipermerkatu eta 325 supermerkaturi zerbitzua emateko.

EROSKIko lehendakariak, Agustin Markaidek, instalazioen izaera aitzindaria nabarmendu du, sektoreko erreferentea Europan, eta ondorengoa azpimarratu du “plataforma berriarekin lortutako optimizazio logistikoaren garrantzia, kooperatibako prozesuen barne efizientzia hobetzeko helburuan pausu garrantzitsua baita. Dendei behar duten zerbitzua ematea ahalbidetzen du eta horrek bezeroek abantaila gehiago izatea dakar; askotariko produktuak eta prezio hobeak, bizkortasun eta malgutasun handiagori eta kostu operatiboak gutxitzeari esker”.