• Ulma Handling Systems

Eroskik Mercapalman duen plataforma inauguratu du

2014/06/26
Eroskik plataforma logistikoa inauguratu du Mercapalman Balearretako artxipelagoan dituen 200 salmenta puntuak produktu freskoekin hornitzeko. Biltegi honek, 20 milioi euroko inbertsioa behar izan duenak eta ULMA Handling Systemsek garatutako soluzioak dituenak, egunean 54.000 kaxa kudeatzeko gaitasuna du.

Plataforma berriak 10.207 metro koadroko azalera du, hozteko aparatuak ditu azalera guztian eta produktu freskoen banaketan espezializatuta dago, fruta eta barazkien eskaerak prestatzeko sistema berritzaile batekin.

110 pertsonek lan egiten duten instalazio berriak egunean batez beste 54.000 kaxa kudeatzeko gaitasuna du, kooperatibak Balearretan dituen 200 saltokiei zerbitzua emateko.

Alfredo Herraezen arabera, Eroskiko zuzendaria Balearretan, “plataforma honek nabarmen hobetzen du gure efizientzia prozesu logistikoetan, kalitate handiagoko produktu freskoak eskaintzeko eta merkeago, produktua ekoizten denetik supermerkatuan bezeroarentzat eskuragarri egotera arteko  denbora tartea gutxitzen baitugu”.

Plataforma berriak aurretik Eroskik irlan kudeatzen zituen tamaina txikiagoko bost instalazio ordezkatuko ditu. Instalazio hauek pixkanaka lekualdatu dira instalazio berrira.

Plataforma berriak dituen soluzio aurreratuenen artean aipagarria da fruta eta barazki eskaerak prestatzeko automatizazio berritzailea; lan karga handieneko momentuetan egunean 54.000 kaxa presta ditzakeena. ULMAk Eroskirentzat diseinatu eta garatu duen prozesu berritzaile bat da.

Abantailen artean produktu freskoen manipulazioa bera da aipagarriena; ekoizpena hobetu, akatsak gutxitu, zerbitzua estandarizatu, baldintza higienikoak bermatu eta jatorritik kontsumitu arte fruta eta barazkien trazabilitatea guztiz ziurtatzen baitu.

Langileen lan baldintzak ere nabarmen hobetu dira. Prestatzaile batentzat egunean eskuz 7.000 kilo inguruko karga bat prestatzeak dakarren esfortzu fisikoa errotik kentzen baitu.

Plataforma honen inaugurazioa Eroskik 2013an Zaragozan egindakoari gehitzen zaio. Zaragozako instalazioak ere fruta eta barazkien eskaera prestatzeko automatizazio berritzailea du. Aldi berean, urte honetako bigarren seihilekoan Elorrioko (Bizkaia) elikagaien plataforma logistikoa handitu eta modernizatzeko lanak amaituko dira, bertako trafiko banaketaren %50 automatizatuz.