Eneko Ugalde ULMA Architectural Solutionseko Zuzendari Gerente berri izendatu dute — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Eneko Ugalde ULMA Architectural Solutionseko Zuzendari Gerente berri izendatu dute

ULMA Architectural Solutionseko Gerente berria, Eneko Ugalde, Goi mailako Industria Ingeniaria eta Enpresa Zuzendaritza Masterra da, eta bere lan profesionalaren zati handi bat automobilgintza eta energia berriztagarrien sektoreekin zerikusia duten industria proiektuetan garatu du, bai kooperatiba erloan bai sektore pribatuan.
Eneko Ugalde ULMA Architectural Solutionseko Zuzendari Gerente berri izendatu dute
2016/02/18

Bergaran jaioa, 41 urte ditu Eneko Ugaldek, eta esperientzia zabala du zuzendaritza lanetan. Alfa Taldeko Industrias Gol enpresan Zuzendari Nagusi izan da eta Negozio Zuzendari, berriz, Matz-Erreka kooperatiban, nazioarte mailan industria ezarpenak zuzenduz, AEB, Mexiko eta Errumania bezalako herrialdeetan.

Kooperatibaren gidaritzari helduz, erakundea nazioarteko erronka berriak lortzera bideratzen jarraitu nahi du, Berrikuntza ULMAren funtsezko zatitzat hartuz, eta Bezeroarekiko konpromisoa, Kalitatea eta Hobekuntza Etengabea indartuz.