Elkarrekin-Together film dokumentala Oñatira iritsiko da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Elkarrekin-Together film dokumentala Oñatira iritsiko da

ULMAk Elkarrekin-Together film dokumentala ikustera gonbidatzen zaitu.
Elkarrekin-Together film dokumentala Oñatira iritsiko da
2018/02/07

ULMA eta dokumentalaren ekoizlearen arteko akordioaren barne, dokumentalaren bi proiekzio egingo dira Oñatin. Lehenengoa otsailaren 14an izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan, Oñatiko Kultur Etxeko Zinema aretoan.

Bigarren proiekzioa, ULMAko langileentzako pase pribatua izango da. Kasu honetan, otsailaren 21ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, ULMA Taldeko Departamentu Zentraleko auditorioan (Garagaltza 51).

Euskal arkeologoek Estatu Batuetako Maine uhartera egindako espedizioa kontatzen du “Together-Elkarrekin” film dokumentalak. Aurkikuntza arkeologikoak, orain dela 500 urte euskal balezaleen eta bertako natiboen artean emandako lankidetza eredua azaleratu du. Bi herrien arteko elkarbizitza. Kultura ezberdinen arteko beste bizikidetza bat posible dela erakutsi digu historiak.

Elkarrekin - Together

“Euskal esploradore talde bat txalupa baten heltzen da irla txiki batera, paisaia natural eta basati baten barrena. Urpeko ekipamendua, hondeaketa lanak eta argazkigintzako materiala daramate. Bertan, iparramerikarrak diren arkeologo eta urpekariekin elkartzen dira. Elkarrekin, bila, arrasto harrigarriak aurkituz. Lankidetzan”.

“Para los Nativos Americanos, dos flechas cruzadas simbolizan la unión de dos clanes o personas. Dos flechas cruzadas son señal de convivencia y amistad”