Elkar Hezi-ko ikasleek ULMA bisitatu dute — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Elkar Hezi-ko ikasleek ULMA bisitatu dute

START Innova ekintzailetasun programaren barruan, ULMA Packaging Technological Center bisitatu du batxilergoko bigarren mailako ikasle talde honek .
Elkar Hezi-ko ikasleek ULMA bisitatu dute
2017/01/19

ULMA Fundazioak Oñatiko Elkar Hezi ikastolako batxilergoko bigarren mailako ikasle talde hau babesten du, START Innova programaren barruan. START Innova El Diario Vascok sustatzen duen programa pedagogikoa da, gazteen artean ekintzailetasuna bultzatzeko. 32 ikastetxetako 800 ikasletik gora parte hartzen ari da programan.

Bisita hau Joseba Alberdi ULMA Packagingeko Komunikazio buruarekin batera egin dute. Josebak ULMA Packagingen negozioa azaldu die marketingeko ikuspuntutik. Ondoren, ULMA Packaging Tecnological Center-en plantara joan dira, lantzen ari diren azken garapenak ezagutzeko.

Bukatzeko, ikasleek aurtengo START Innova programan aurkeztuko duten proiektu berritzailearen ideia azaldu dute.

ULMA Fundazioak zorte ona opa die!