EFIZIENTZIA, FUNTZIONALITATEA ETA ESTETIKA ULMA FATXADA AIREZTATUAREKIN — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

EFIZIENTZIA, FUNTZIONALITATEA ETA ESTETIKA ULMA FATXADA AIREZTATUAREKIN

ULMAk Malagako elizbarrutiko etxearen birgaitze lanetan hartu du parte, non hormigoi polimerozko fatxada aireztatua instalatu duen, eraikinaren jatorrizko estetika errespetatuz eta bere efizientzia eta funtzionalitatea sustatuz.
EFIZIENTZIA, FUNTZIONALITATEA ETA ESTETIKA ULMA FATXADA AIREZTATUAREKIN
2017/11/22

Helburua eraikinen efizientzia hobetzea zen, baina koherentzia estetikoari eutsiz jatorrizko eraikinaren eta bere inguruaren itxurarekin. Horregatik aukeratu ziren Lurra testura  eta Vanguard gamako kolore porfido bat.

Soluzio horrek onura asko eskaini dizkie instalazioei, izan ere kanpoko isolamendu termikoak gorabehera meteorologikoen aurrean babesten du eta energi aurrezpen handia dakar. Horrek guztiak berekin dakar inguru eroso eta osasungarriago bat azken erabiltzaileentzat, fatxada aireztatuaren sistemari esker.

Proiektuaren erronka handiena egikaritze epea izan zen, 10 astean egin zena 900 m2 hormigoi polimerozko plaka instalatuz.