Diseinu aldetiko eskakizun handiak eta epe laburrak Schaumburg Klinikaren eraikuntza proiektuan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Diseinu aldetiko eskakizun handiak eta epe laburrak Schaumburg Klinikaren eraikuntza proiektuan

Behe Saxonian, Schaumburg klinika eraiki da diseinuaren kalitatean eskakizun handiak beteta. Helburua, pazienteak etxean bezala, ondo artatuta eta lagunduta sentitzea.
Diseinu aldetiko eskakizun handiak eta epe laburrak Schaumburg Klinikaren eraikuntza proiektuan
2017/11/06

Klinika hiru unitate karraturekin diseinatu da, eta unitate bakoitza lau solairurekin. Sotoa, beheko solairuak eta lehen solairuak arlo funtzional guztiak hartzeko sortu dira. Eta bigarren eta hirugarren solairuak, berriz, oheak hartzeko.

Giro atsegina eta erosoa sortzeko, eraikinak patio argitsuekin eta kolore atseginen konbinazioekin eraiki dira.

Obra guztia in situ hormigoituta egin da, oso denbora laburrean. Obrak hasi eta sei hilabete geroago, jada 22.499 m3zeuden hormigoituta, guztira hormigoitu beharreko 30.000 m3-tatik.

Diseinu aldetiko eskakizun handiak eta gauzatze epe laburra bete ahal izan dira CC-4 enkofratuaren erabilerari esker; izan ere, ohiko enkofratu horizontalaren aldean, hau hiru egunera kendu daiteke eta prest egon hurrengo eguneraketarako.

Hormak ahalik eta kalitate handienez eta ahalik eta azkarren eraikitzeko ORMA enkofratua erabili da. Enkofratu modularra da eta baldintzarik zorrotzenetan ere oso erritmo azkarrean eraikitzea ahalbidetzen du.