• Ulma agrícola

DEL MONTEk ULMA Agricolari eskatu dio Guatemalan 10 ha berotegi instalatzeko.

2012/03/05
DEL MONTE munduko ekoizle liderretakoa da ebaketako fruta eta kalitate handiko barazki freskoen salmenta eta banaketan, eta fruta eta barazki prestatuen, edarien eta mokadu sanoen ekoizle eta banatzaile nagusietakoa da Europan, Ekialdeko Erdialdean eta Afrikan.

ULMA Agricola arduratu da berotegi peko barazkiak ekoizteko munduan egin den lehenengo proiektua koordinatzeaz, aipatu enpresa horretarako, giltza eskura erako instalazioa entregatu duelarik.

Instalazioa Guatemalan dago, eta 10 ha berotegi oso teknifikatuz osatuta dago: 16 gunetan banatuta dago, eta bakoitzean gotiko erako berotegiak daude, kanal azpiko 5,5 metrokoak, tximeleta erako aireztapen zenitalekin eta aurrealdeko leiho bilgarriekin. Mota guztietako ekipamenduak dauzka, hala nola itzalerako pantaila, fog sistema, ureztapen hidroponikoa, etab., guztia ala guztia automatizatua eta zentralizatua, finka osorik kontrolatzeko; ondorioz, laborerako giro ideala sortzea lortzen da.

Berotegi hidroponikoak eraikitzearen ondorioz inguruko komunitatearentzako hazkunde ekonomikorako neurriak hartzen lagundu du.

Gaur egun Del Monte dagoeneko premium tomateak ekoizten eta bidaltzen ari da Guatemalatik Ipar Amerikara, baina berotegiak etorkizunean bestelako laboreak ere ekoizteko prestatuta eta pentsatuta daude.

Urrats hau Del Monteren berotegi programaren hedapen handiaren lehenengo urratsa izan da.

DEL MONTEk ULMA Agricolari eskatu dio Guatemalan 10 ha berotegi instalatzeko.

Del Monte instalakuntza