Datorren asteazkenean, ekainak 24an, bigarren erakusketa jarriko da abian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Datorren asteazkenean, ekainak 24an, bigarren erakusketa jarriko da abian

Natxo Santosen argazki erakusketa bukatu ostean, Oñati Oroitzapenean izeneko bigarren erakusketa ikusi ahal izango da. 4 astetan zehar, Oñatiko antzinako 20 argazki ikusi ahal izango dira. Erakusketa hau ikusteko lekua lehengoaren berbera izango da: ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako harrera lekua, Garagaltza 51n.
Datorren asteazkenean, ekainak 24an, bigarren erakusketa jarriko da abian
2015/06/23
  • Data: ekainaren 24tik irailaren 14ra.
  • Bisita ordutegia, astelehenetik ostiralera: 8:30-12:30 eta 14:00-17:30

 

Asko dira erakusketan ikusi ahal izango ditugun argazkiak. Oñatik antzina zuen itxura ikusteaz gain, orduko ohiturak ere ikusi ahal izango ditugu: jaiak nola ospatzen ziren, erabiltzen ziren arropak, auto dotoreak, umeak korrika…

Eta gogoratu: ULMA Taldeak bazkideak eta langileak erakusketetan parte hartzera animatzen ditu. Hurrengo erakusketa zurea izatea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Aisialdian margotzea gustatzen zaizu?

Badaukazu bildumarik?

Eskulturarik egiten duzu?

Eman orain zure izena!

(Hurbildu Zerbitzu Zentraletara, idatzi emaila atatiegi@ulma.com helbidera edo jarri harremanetan Ainhoa Tatiegirekin  943 25 0300 telefonora deituz)