CFIA Rennesen 23. Edizioan parte hartuko du ULMA Inoxtruckek — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

CFIA Rennesen 23. Edizioan parte hartuko du ULMA Inoxtruckek

Beste urte batez, ULMA Inoxtruck 2019ko CFIA Rennes nekazaritzako elikagaien azokan izango da, datorren martxoaren 12tik 14ra bitartean. Bertan, merkatuko eskaera nagusiei erantzuna emateko egin dituen azken aurrerapenak eta higiene ekipamenduen gama osoa aurkeztuko ditu.
CFIA Rennesen 23. Edizioan parte hartuko du ULMA Inoxtruckek
2019/03/07

Azoka horren helburua da elikagaien prozesamenduko sektorean jarduten duten fabrikatzaile frantses eta nazioarteko guztiak biltzea. Bretainiaren bihotzean antolatzen da azoka, elikagaien prozesamenduan dagoen Europako erregio garrantzitsuenean eta CFIAk hiru kategoriatan banatutako eskaintza esklusiboa barnebiltzen du: Osagaiak eta tarteko elikagaiak, Ekipamenduak eta prozesuak eta Enbalajea eta egokitzapena.