• Ulma Taldea

Eslogan bila ari gara: Lagundu profesional bikainak ULMAra erakartzen!

2018/03/14
ULMA Taldea lanerako enpresa erakargarriaren balioak transmitituko dituen eslogan baten bila ari da. Eslogan irabazleak Natura bizian egonaldia lortuko du.

Talentua geureganatu nahi dugu, gure kooperatibara profesional bikainak erakarri nahi ditugu. ULMAra etorri nahi izatea nahi dugu, gure proiektu handiko parte nahi izatea.

Horretarako, 2018an hainbat ekintza eta proiektu jarriko ditugu abian, ULMAk lanerako enpresa erakargarri gisa dituen balioak transmititzeko. Eta asko dugu kontatzeko!

Zuen laguntza eduki nahi genuke: ibilbide profesionala garatzeko ULMA aukeratzen duten pertsonek bertan aurkituko dituzten balioak laburtzen dituen esaldi bat, eslogan bat, hitz bat edo mezu labur bat bilatzen ari gara. Egingo ditugun ekintza guztietan arreta erakartzeko erabiliko dugun eslogana da.

Bidali zure proposamenak martxoaren 23a baino lehen, galdetegi hau betez: https://goo.gl/forms/n9EGWo9csJy2ECTn1

Zure esandia esloganerako aukeratzen bada, Natura bizian egonaldi bat irabaziko duzu: Ostatua eta gosaria bi pertsonarentzat, www.oparibox.com webgunean aukeran dituzuen lekuetatik zuk nahiago duzun lekuan.

Eta aurkeztutako proposamenetatik bat ere ez bada aukeratzen, ideia bat eman duzuen guztion artean zozketatuko dugu landetxe baterako irteera hori.

Animatu eta parte hartu! Eta eskerrik asko laguntzeagatik.