Brooklyneko eraikin altuena, EEBB — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Brooklyneko eraikin altuena, EEBB

Brooklyneko etxebizitza dorrerik altuena izateko diseinatua, altueran 220m ditu, 68 solairu eta igerileku mugagaberik altuena mendebaldeko hemisferioan. Luxuzko 458 etxebizitzaz gain, eraikinak 4.000 m2 ditu zerbitzuetara bideratuak.
Brooklyneko eraikin altuena, EEBB
2019/03/28

ULMAk bezeroarekin lan egin du proiektu honetan soluzio integrala eskaintzeko enkofratu eta apeoen ingeniaritza soluzioekin eta HWS babes perimetral sistemekin, bezeroak egindako hautua langileen segurtasuna bermatzeko obrako lanak egin bitartean. HWSko 36 panelak eraikinaren perimetroa estaltzeko eta 4 solairu eta erdi babesteko diseinatu dira.

Proiektuaren hasieratik bukaerara ULMAko teknikariak obran bertan egon dira produktuaren inguruko gai

orotan aholku emateko. Zerbitzuaren fidagarritasuna, produktuen errentagarritasuna eta ingeniariek obran bertan ematen duten laguntza iraunkorra dira Brooklyneko (New York) eraikin handi honen sorkuntzan ULMAk parte hartzeko arrazoiak.