• Ulma Taldea

Brasilgo ULMAren hurrengo kooperantea izan nahi al duzu?

2020/12/09
Mundukiderekin Brasilera kooperante gisa joan nahi duen ULMAko bazkide bat bilatzen dugu, garapenerako kudeaketan eta lankidetzan esperientzia duen talde batean sartuz eta MSTrekin batera lan eginez, munduko gizarte-mugimendurik handienetako bat baita ULMAren esperientzia kooperatiboa beste errealitate kooperatibo batzuetatik datozen pertsonekin partekatzeko.

Beste kultura- eta gizarte-ingurune batean lan egingo duzu, eta horrek aukera emango dizu autokudeaketa, antolaketa- eta komunikazio-gaitasunak garatzeko; azken batean, balio kooperatiboak suspertzeko esperientzia bat.

Munudukidek Lanpostu honetarako eskaintzen dituen baldintzak honakoak dira, Espainian lan-kontratua eta soldataren % 100 Espainiako Gizarte Segurantzan kotizatuz. ULMAk soldata-kostuaren baliokidea den dohaintza egingo dio Mundukideri, eta Lagun-Aro, EPSVren kotizazioa erraztu eta konpentsatuko du (erretiroa, alarguntasuna eta baliaezintasuna direla eta) bazkideak Mundukiderekin egindako lan-kontratuaren indarraldian.

Gainera, bazkideari bi (2) urteko hasierako eszedentzia negoziatua ematen dio, luza daitekeena, pertsona hori Brasilen Mundukideren programan sar dadin, eta akordioa betetzeko, 3 hilabete lehenago jakinarazita, bazkidea ULMAra itzuliko da, negoziatutako eszedentziaren aurretik zuen kontratu-egoerarekin. Horretarako, lanbide-talde bereko lanpostu baten bilaketa aktiboa egingo da, bazkidea ULMAra itzultzea errazteko.

Lan-baldintzak hemen aurkituko dituzu.

Animatu, Brasil zain duzu!