Birgaitze “osoa” ULMA fatxada aireztatuarekin, Iruñean, 60 urteko eraikin batean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Birgaitze “osoa” ULMA fatxada aireztatuarekin, Iruñean, 60 urteko eraikin batean

Birgaitze “osoa” ULMA fatxada aireztatuarekin, Iruñean,  60 urteko eraikin batean
2015/10/20

ULMA Architectural Solutionsek fatxaden birgaitze “energetikoki efiziente”an hartu du parte, Iruñeako Trenbideko Etorbidearen 4 eta 6 eraikinetan, Bustintxuri auzo modernoan.

Eraikinak 50. hamarkadaren hasieran eraiki ziren. Auzo guztia eraikin horien inguruan hazi zen eta uharte baten moduan gelditu ziren, modernotasunaren eta antzinatasunaren arteko kontrastea eta, batez ere, garai batetik bestera bizitza-kalitate baldintzetan zeuden diferentzia handiak agerian utziz.

Eraikin zaharra eguneratzeko apustua ez zen soilik hobekuntza estetikoa lortzea: batez ere bizilagunen bizitza-kalitatean eragin nahi zen eta berogailuko gastua murriztea ere bazuen xede. Hala, CO2 isurketek gutxiago kutsatuko zuten, EBk ezarritako jarraibideak eta konpromisoak jarraituz.

Hormigoi polimerozko ULMA fatxada aireztatuen sistemaren  instalazioari esker lortu da hori. Sistema horrek, eskaintzen duen isolamendu termikoa dela-eta, energi aurrezpen handia ahalbidetzen du, izan ere beroak ihes egitea saihesten du, eraikin barrualdea tenperatura egokian mantenduz.

Sistemak eskaintzen duen beste abantailetakoa bere iraupen teknikoa da -emaitza ezin hobeak eskaintzen dituena denbora pasa arren-, bai eta mantentzeko erraztasuna ere, ura eta xaboia erabiltzen baitira soilik.

Hobekuntza horiei guztiei esker, egun eraikina onenetakoa dugu inguruan, efizientzia eta jasangarritasunari dagokienez.

Birgaitze honen bidez ongietorria egin zaio trenbide kaleko eraikin berri eta modernoari.

FITXA TEKNIKOA:

  • Kokapena: Trenbideko Etorbidea 4 eta 6, Iruñea. Nafarroa.
  • Herrialdea: Espainia
  • Arkitektoa:  Jon Iriarte Salón. IRUARTE TAILERRA
  • Aplikazioa: Fatxada Aireztatua, 650 ml.