BIRAMAX, berrikuntza enkofratu zirkularretan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

BIRAMAX, berrikuntza enkofratu zirkularretan

BIRAMAX da ULMA Constructionen produktu berrien zigiluarekin jaio den enkofratu zirkularren alorreko azken berrikuntza, zeina bere sistemetako bakoitzaren erabilgarritasunaz, malgutasunaz eta modularitateaz baliatzea errazagoa izan dadin garatu baita.
BIRAMAX, berrikuntza enkofratu zirkularretan
2015/12/03

Enkofratua doigarria, muntatzen errazagoa eta erabilerari eta iraupenari dagokionez errentagarria izatea bilatu da batik bat garapenarekin. Atera den produktua segurua eta eraginkorra da, eta erradio desberdineko horma kurbatuak eraikitzeko balio du.

BIRAMAX produktu berri honen bitartez, ULMA Constructionek bere enkofratu zirkular sorta indartu du, ENKOFORM VMK eta ENKOFORM V-100 enkofratuekin batera, horiekin erradio aldakor edo finkoko horma zirkularrak eraiki baitaitezke ur andel, depositu edo tunelen moduko egitura edo instalazioetan.