Opari ezazu bertako produktu, jasangarri eta osasungarria. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Opari ezazu bertako produktu, jasangarri eta osasungarria.

Ereindajan elikagai saskiak aukera ezinhobeak dira oparia egiterakoan asmatzeko. Aukera duzu elikagaiak hautatu eta sortak egiteko zure aurrekontu eta gustuen arabera.
Opari ezazu bertako produktu, jasangarri eta osasungarria.
2019/11/13

Hemen dituzu hainbat aukera 30 eta 110 euro bitartean:

Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektua da Ereindajan.

  • Bertakoa: kontsumo eredu arduratsua praktikara eramanez, tokiko garapena bultzatzen du. Bailarako ekoizleak eta kalitatezko produktuak dire bere oinarria.
  • Osasungarria: agroekologia ipar, gorputzak eta lurrak zaintzen ditu. Gehigarririk gabeko eta sasoian sasoiko produktuekin egiten du lan.
  • Justua: Ereindajaneko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremana justua da. Prezioak justuak dira ekoizleentzat, eta arrazoizkoak kontsumitzaileentzat.
  • Kooperatiboa: Proiektua kolektiboa da: erabiltzaileon artean pentsatu, eraiki eta erabakitzen da. Ekoizleek, kontsumitzaileek eta langileek hartzen dute parte.

Informazio gehiagorako, Ereindajan-ekin harremanetan jarri 943 080 465 deituz edo ereindajan@ereindajan.eus helbidera idatziz.