Berrikuntzaren alde, batera egingo dute apustu ULMA Handling Systems eta IK4-Teknikerrek — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Berrikuntzaren alde, batera egingo dute apustu ULMA Handling Systems eta IK4-Teknikerrek

ULMA Handling Systems eta IK4-Teknikerrek, beraien arteko harremana sendotu dute erakunde kolaboratzaileak izateko akordioa sinatzean
Berrikuntzaren alde, batera egingo dute apustu ULMA Handling Systems eta IK4-Teknikerrek
2016/09/07

ULMA Handling Systems eta IK4-Tekniker zentro teknologiak bien arteko erlazioa sendotu dute eta erakunde kolaboratzaileak bilakatu dira.

Akordioaren helburua ULMA eta zentro teknologikoaren arteko harremana denboran finkatzea izan da. Gainera, ULMA Handling Systems berrikuntzaren alde apustu egiten ari da, soluzio eta sistema berrien garapenean eta kolaborazio honek sistema intralogistikoen berrikuntzan sakontzen lagunduko dio.

Produktuen berritzea ULMA Handling Systems enpresaren konprozesuaren parte da, soluzio eta emaitza onenak eskaintzen dituzten soluzioak ikertuz berrikuntzaren bitartez.

"Berrikuntza identifikatzerako orduan honakoan pentsatzen dugu: aukera onena eta soluzio ekonomikoena proposatzea bezeroaren behar guztiak erantzuteko. Gure lantaldean berrikuntza aholkularitzatik, proiektuaren gauzatze eta berringeniaritzaraino kontuan izateak dakar berrikuntzaren inguruan dugun pentsaera. Berrikuntzaren inguruan dugun ikuspegi honek uneoro gure barne prozesuetan hobekuntzak garatzea eskatzen digu, erreminta berriak garatuz eta soluzioen automatizazio eginez" Mikel Altuna, Berrikuntza koordinatzailea ULMA Handling Systems-en.

“Gaur da etorkizuna” da IK4-TEKNIKER-en lema. Zentro teknologia osatzen duten pertsonek beren bezeroen berritzeko gaitasuna sustatzeko eta haien kapital teknologikoa handitzeko bokazioa eta konpromisoa dute; hala, beren bezeroen lehiakortasuna modu jasangarrian hobetu nahi dute, ezagutza zientifiko-teknologikoa sortuz eta aplikatuz.