• Ulma Taldea

Batzar Telematikoei buruzko Gogobetetze Galdetegia

2021/07/21
Joan den ekainaren bukaeran, gogobetetze galdetegi bat egin zen ULMA Taldeko kooperatibetako bazkide guztien artean, Ohiko Batzar Nagusien inguruan. Batzarrak maiatzean egin ziren, eta egun dugun osasun egoera kontuan hartuta, telematikoak izan ziren berriro.

Emaitzetan, ULMAko bazkideek batzar presentzialak lehenetsi dituzte, baina, aldi berean, baliagarritzat jo dituzte batzar telematikoak, salbuespen egoeretarako. Oraingoan, esaterako, bazkideen % 95ek adierazi dute erraza egin zaiela batzar telematikora konektatzea.

% 93k adierazi digute behar besteko aurrerapenez jaso zutela batzarretarako dokumentazio guztia, eta oso ontzat jo dituzte aurreztutako denbora eta joan-etorrietan aurreztutako kostua. Azken batean, oso positiboki baloratu dute batzar telematikoak egitearena.