• Ulma Taldea

Banca March Famili Enpresari Buruzko Jardunaldia

2019/05/10
Javier Orbeak, ULMA Taldeko Finantza zuzendariak, mahai-inguruetako batean parte hartu zuen; famili enpresentzako finantza alternatibak.

Banca Marchek Bilboko Arte Ederren Museoan babestutako jardunaldian "famili enpresentzako finantzaketa alternatibak eta famili enpresa inbertsio aukera gisa” gaia landu zen. Helburua izan zen euskal enpresen posizionamendua indartzea beraien finantza-beharrak asetzeko.

Ekitaldian 100 enpresaburu, finantza zuzendari, Euskal Herriko enpresetan esanguratsuak diren beste exekutibo batzuk, agintari publikoak eta Banca Marcheneko hainbat kudeatzaile izan ziren. Bertaratutakoen artean, Javier Orbea, ULMA Taldeko Finantza zuzendaria izan zen.

Jardunaldian hainbat mahai-inguru antolatu ziren, eta hizlari horiek famili enpresentzako finantzaketa-alternatibei buruz hitz egin zuten; besteak beste, bankuetatik hasi eta kapital-merkatuei buruzko gaiak aztertzeraino, famili enpresa inbertsio aukera gisa hartuta.

Jardunaldian, enpresentzat kreditu bidezkoak ez diren finantzaketa alternatibak bilatzeko beharrak eta kapitalen merkatua vs bankuen finantzaketa gaiak proposatu ziren hainbat kasu eta adibide azalduta. Azken finean, oso jardunaldi aberatsa eta  bertaratutakoak gustura egon ziren.