Azken aukera paregabea laguntza onenekin erosteko: — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Azken aukera paregabea laguntza onenekin erosteko:

Ekainaren 21era arte aprobetxa ditzakezu ULMAk eskaintzen dituen laguntzak lanera joateko bizikleta elektriko bat erosi ahal izateko: ORBEA modelo batzuetan deskontu bereziak; horrez gain 300€ ULMAk EEEtik (Energiaren euskal erakundea) jasoko duen diru laguntzatik eta 300€ gehigarriak ULMAk eskaintzen dizkizu, lehen urtean lanera joateko bizikletarekin eginiko erabileraren arabera.
Azken aukera paregabea laguntza onenekin erosteko:
2019/05/29

Nork atera ahal dien etekina abantaila esklusibo horiei:

Lanera bizikletaz joan daitezkeen ULMAko pertsona guztiek, baldin eta:

- jarduneko bazkide badira

- beste kooperatiba batzuetako birkokatuak badira, eta BKL direnak ere bai, baldin eta:

- Kooperatiban gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna badute, eta

- aurreikusita badago Kooperatiban gutxienez beste urtebete gehiago emango dutela.

Eskaintza bizikleta baterako baino ez da pertsonako.

 

Non eskatu dezakezun zure bizikleta elektrikoa:

Esteka honetan egin dezakezu eskaera 2019ko ekainaren 21era arte.

 

Zure konpromisoak honakoak dira:

Bizikleta lanera joateko erabili beharko duzu eta gutxienez etxetik lanera duzun distantziaren arabera dagokizun egun kopuruan, lehen urtean. Lanera joateko ez ezik, nahi duzunean ere erabili ahal izango duzu bizikleta, zurea da eta.

Erregistratu zaitez www.ekokilometro.ulma.com webgunean

 

Deskargatu zure mugikorrean Ciclogreenen app-a eta erabili lanera joateko bizikletan egiten dituzun ibilbideak erregistratzeko. Modu bakarra da modu jasangarrian lanera egiten dituzun joan-etorriak erregistratzeko. Oraindik ez badakizu nola funtzionatzen duen programa horrek, idatzi ulmafundazioa@ulma.com helbidera eta emango dizugu informazioa.  Zure desplazamenduak Ciclogreenen app-ean erregistratzen ez badira:  EZ DIRA ZENBATUKO.

 

Zein diren abantaila esklusiboak eta beren baldintzak:

Hasteko: ORBEA modelo batzuetan deskontu bereziak.

Horrez gain: 300€ EEEtik (Energiaren Euskal erakundea) ULMAn jasoko dugun dirulaguntzatik. Euskal Autonomi Erkidegoan banatu dezakegu soilik.

200€-ko deskontu gehigarria, bizikleta lanera joateko erabiltzean Ciclogreenen app-ean erregistratu behar duzun gutxieneko egun kopurura iristen bazara lehen urtean. (ikusi atxikitako irudia).

100 euroko beste deskontu bat gehiago, bizikleta lanera joateko erabiltzean Ciclogreenen app-ean erregistratu behar duzun gutxieneko egun kopurua gainditu eta plus mailara iristen bazara lehen urtean. (ikusi atxikitako irudia)

Eta bukatzeko “La vida es bella” kutxako “Tres días únicos” oparia: bi pertsonentzako 2 gau gosariarekin. Opari hau jasoko duzu SUPER PLUS mailara iristen bazara. Horretarako bizikleta lanera joateko erabiltzean Ciclogreenen app-ean erregistratu behar duzun egun kopurua gainditu beharko duzu lehen urtean. ikusi atxikitako irudia)

Argitu zure zalantzak ulmafundazioa@ulma.com helbidean.