Aurten Toledora eta Arrasatera doaz ULMA Taldeko Eskulan Lehiaketako bi bizikletak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Aurten Toledora eta Arrasatera doaz ULMA Taldeko Eskulan Lehiaketako bi bizikletak

Urtero bezala garai hauetan, ULMAko Negozioetako langile eta bazkideak ULMA Taldeko instalazioetan bildu ziren, beren seme-alaben sena artistikoa omendu eta horretaz gozatzeko.
Aurten Toledora eta Arrasatera doaz ULMA Taldeko Eskulan Lehiaketako bi bizikletak
2015/10/16

Eskulan lehiaketaren zazpigarren edizio honetan, gaia “baliabideen birziklapena eta berrerabilpena” zen. Beste urte batez, etxeko txikiek erakutsi dute trebeak direla, eta agerian utzi dute birziklapenerako jarrerarekin eta asmamenarekin posible dela material ezberdinen bizia luzatzea (plastikoa, papera, kartoia, txapak…) eta sekulako artelanak sor daitezkeela horiekin.

Daniel Martin, Ajofrinekoa (Toledo), 4 urtekoa, kartoizko kaxa batekin, sukaldeko paperaren kartoiarekin, esne tapoiekin, pitarekin… gitarra bat egin duena eta Lide Zubia, Arrasatekoa (Gipuzkoa), 10 urtekoa, bizikleta baten gurpilarekin, komuneko paperarekin, plastikozko botilekin, oihalekin… jaietako feria bat egin duena, aurtengo irabazleak izan dira.

Erakusketan 50 eskulanetik gora jarri ziren, familien sorpresarako eta gozamenerako, eta egile guztiek oparitxo bat jaso zuten. Gainera, aurten, "Maddi" ipuin kontalariak Txanogorritxo ipuinaren bertsio “birziklatua” kontatu zuen, umeei ikaragarri gustatuz. Maddik berak erakusketako eskulanak erakusten jardun zuen, egileei nola egin zituzten galdetzen zien bitartean.

Eta espero zitekeen moduan, bere maletatxo magikotik edizio honetako irabazleen izenak atera zituen.

Sari banaketara joan ziren neska-mutilek esan  zuten oso ondo pasatu zutela eskulanak egiten, familiako kide guztiak inplikatuz material mota ezberdinak biltzen.

Eskulan guztien eta sari banaketaren argazki galeria:

Bideoa: