Aritz Ugartek irabazi du ULMA Taldearen argazki lehiaketako zozketa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Aritz Ugartek irabazi du ULMA Taldearen argazki lehiaketako zozketa

ULMA Taldeak bere Argazki Lehiaketaren XIV. edizioa jarri zuen martxan irailean, bazkide eta langile guztientzat.
Aritz Ugartek irabazi du ULMA Taldearen argazki lehiaketako zozketa
2019/12/12

Oraingoan, “URA” izan da aukeratutako gaia, eta egia esan, askorako eman du. 300 argazki baino gehiago jaso dira: itsasoaren olatuak kostaldearen kontra, euri tantak…

ULMA Constructioneko Aritz Ugartek irabazi du, hain zuzen, lehiaketa honetako parte hartzaile guztien artean egindako zozketa. Horrenbestez, La Vida es Bella-ko “Bi lagunentzako spa eta masaje saioa” izeneko irteera bat irabazi du.

Aurreko urteetan bezala, argazki batzuk ULMA 2020 egutegi korporatiboa ilustratzeko erabili dira.

Zorionak Aritz, eta mila esker guztioi parte hartzeagatik!