Argazki digitaleko ikastaroa ULMAko erretiratuentzat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Argazki digitaleko ikastaroa ULMAko erretiratuentzat

ULMA Taldeak, bere Fundazioaren bitartez eta 2012rako programatutako ekimen eta ekintzen artean, argazki digitaleko ikastaro bat antolatu du bere erretiratuei zuzenduta.
Argazki digitaleko ikastaroa ULMAko erretiratuentzat
2012/07/01

Ikastaroaren helburua da erretiratuek argazki on bat ateratzeko behar diren zenbait jakintza oinarrizko ezagutzea. Ondoren, parte hartzaileak argazkiak egitera irten ahal izango dira, eta gero argazkirik onena bozkatu eta horren egilea sarituko da.

Ikastaroa datorren uztailaren 19an egingo da, ULMA Taldearen Departamentu Zentraletan, Garagaltza auzoko 51 zenbakian. Goizeko 9:30ean hasiko da, eta 13:00ak arte iraungo du. Lekuak mugatuak direnez, bertan parte hartzeko interesa duten ULMA Taldeko jubilatuek 943-250-300 telefonora deitu edo fundacion@ulma.com helbidera mezu bat bidali beharko dute, izena emateko.

Parte hartzaile bakoitzak bere argazki kamera digitala eraman beharko du, dagokion kablearekin, ondoren argazkiak ikusi ahal izateko.

Informazio gehiago, ULMA Fundazioaren webgunean: http://www.fundacionulma.com