• Ulma Handling Systems

ARALAR enpresak “papera inbertitu du” sistema logistiko berriari esker lider izateko

2017/11/27
Materialaren produktibitatea eta kontrola hobetzea eta efizientzia logistikoa handitzea izan dira Papelera Aralar enpresak ULMA Handling Systemsek garatutako sistema logistiko berrian inbertitzeko izan dituen arrazoiak.

Aralar hedatze azkar batean eta nazioarteko sendotze geldiezin batean murgilduta dago. Hori dela eta, ezinbestekoa zaio prozesu logistikoetan azkenean egotea. Horrela, ULMA Handling Systems bere partner nagusi bilakatu da; sistema logistikoa berritzeko aukera eskaini dio bezeroei zerbitzurik hoberena eskaintzeko. ULMAk diseinatutako soluzioa 32 metroko altuera duen biltegia gestionatzeko sistema autosustengagarrian zentratzen da, 5.250 paper bobina edukitzeko gaitasuna daukan garabi pilatzaile sistemarekin kudeatzen dena.

Aralar familia-enpresa da, egun, 4. jenerazioa ari da bertan lanean. Hasieratik, 1936, nabarmendu da papera ekoizteko teknologiarik aurreratuena izateagatik eta abangoardian egoteko inbertsio handiak egin izan ditu beti.