API-k (The American Petroleum Institute) eta ISO-k (the International Organization for Standardization) ULMA Piping homologatu dute Briden diseinuari eta kalkuluari dagokienez — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

API-k (The American Petroleum Institute) eta ISO-k (the International Organization for Standardization) ULMA Piping homologatu dute Briden diseinuari eta kalkuluari dagokienez

API-k (The American Petroleum Institute)  eta ISO-k  (the International Organization for Standardization) ULMA Piping homologatu dute Briden diseinuari eta kalkuluari dagokienez
2014/04/29

ULMA Pipingek 3 urte inguru daramatza trebatzen eta metodo eta teknologia berriak txertatzen, arauetatik kanpo dauden bridak diseinatzeko. Brida horiek, brida ez estandarrak deiturikoek, ezaugarri bereziak dituzte eta horregatik aplikazio jakinen lan baldintzetarako diseinatu behar dira bereziki. Hauek dira estandarrak ez diren ezaugarririk ohikoenak:

- Hodien diametro handiak. ULMAk dagoeneko 102” hazbeterainoko bridak diseinatu ditu. Hau da, 2,6 metroko barne diametroa duten hodietarako bridak.

- Presio handiak. Oso presio handiko aplikazioetarako bridak.

- Beste ezaugarri batzuk: arautu gabeko hodien dimentsioak, kanpo esfortzu handiak, etab. …

Brida hauek diseinatzeko eta balioztatzeko ezinbestekoa da kalkuluak egitea, eta hori formulen aplikazioarekin edo elementu finituen gisako teknika aurreratuagoen erabilpenarekin egin daiteke. Kalkulu horiekin honako hau lortzen da:

- Egiaztatzea bridak eta torlojuak egoki diseinatuta daudela, hau da, instalatuta dauden prozesuetan egin beharko duten lanetan eta muntaketan jasan beharko duten indarrak jasateko moduan daudela.

- Ziurtatzea brida zuzen fabrikatuta eta jarrita badago ez dela ihesik egongo lotunean.

Otsailean eta lehenengo aldiz, APIk (The American Petroleum Institute) eta ISOk (the International Organization for Standardization) ULMA homolagatu dute briden diseinuari eta kalkuluari dagokionez.