Animatu zaitez parte hartzera: Oñatiko Natur Eskolarekin “Anfibioen putzua” eta "Erreka garbitzea" — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Animatu zaitez parte hartzera: Oñatiko Natur Eskolarekin “Anfibioen putzua” eta "Erreka garbitzea"

Oñatiko Natur Eskolak urriaren 26 eta 27an Oñatin antolatu duen auzolanean parte hartzera animatu nahi zaitu ULMA Fundazioak.
Animatu zaitez parte hartzera: Oñatiko Natur Eskolarekin “Anfibioen putzua” eta "Erreka garbitzea"
2019/10/15

Urriaren 26an, larunbata, goizeko 10:00etan plazan elkartuko gara eta taldean lan egingo dugu Garagaltza inguruan martxan jarri nahi dugun anfibioen putzua eraikitzen, ULMA Handling gainean. Olapoton urlehortarrentzako putzua egin zen eta bizirik dago. Bigarren putzu bat egin nahi dugu zu bezalako laguntzaileekin.

Urriaren 27an, igandea, goizeko 9:00etan elkartuko gara, plazan baita ere. Ibaia garbitzera joango gara, urtero egiten dugun bezala, animatu diren pertsona guztien parte-hartzearekin. Garbiketa bukatzean, bildutako zaborra Oñatiko plazan jarriko dugu eta bertan utziko dugu egun batzuetan, herritarrek ikus dezaten ibaira zer bota dugun. Zabor-mendi ikusgarria izan ohi da, benetan tristea. Ia kontzientzia hartzeko balio duen eta kopuru gutxiago ateratzea lortzen dugun urtero. Horrelako hitzordurik egin behar ez dugun eguna iristen denean, gure ibaia garbi eta jasotzekorik ez dagoen seinalea izango da.

Natur Eskolak, ULMA Fundazioak eta Oñatiko naturak zure parte hartzea eskertu nahi dizue.