• Ulma Taldea

Anai-arreben arteko harremanak

2019/02/12
ULMA Fundazioak antolatzen duen guraso-eskolaren hirugarren gaia izango da. Hitzordua otsailaren 28an izango da, osteguna, 17:00etatik 19:00etara, ULMA Taldeko bulegoetan, Oñatin.

Askotan, harremanak anai-arreben artean zailak dira, liskarrak eta jeloskortasuna sortzen dira, edozein adinetan. Elkar maite dute, baina borrokan ari dira, ezin dute elkarrekin egon eztabaidarako arrazoiren bat sortu gabe, eta gurasoak, berriz, erdian egon behar dugu bakea eragiteko saiakeran. Familiako kide berri baten jaiotzak ordena alda dezake etxean, eta egoera batzuen aurrean ez dakigu zein den jarduteko modurik egokiena.

Hizalari gisa, Rafael Cristobal izango da, Medikuntzan, Neurologian eta Haur-psikiatrian Doktorea. Haur Hezkuntzako Psikologia Ebolutiboko irakaslea HUHEZIn (Mondragon Unibertsitatea) eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.

Gai honi buruz hitz egingo dugu eta haurren jokabide horien zergatia ulertzen saiatuko gara; egoera horietan nola jokatu behar dugun eta horiek zuzentzeko zein estrategia jarraitu behar ditugun ulertzen saiatuko gara. Bilera horietan galderak egin, gure esperientziak partekatu eta zalantzak argitu ahal izango ditugu.

Eztabaidarako galdera batzuekin hasiko gara: zeloak nola definituko zenituzke?, zeloak eta lehia gauza bera al dira?, zeintzuk dira zure ustez jelosia sustatzen duten faktoreak?

Zuen parte hartzea errazteko asmoz, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dugu, beraz, haurrekin lasai etortzeko aukera duzue.

Etorri behar baduzu, mesedez erregistratu hemen, haurtzaindegi zerbitzua eta bilera behar bezala antolatu ahal izateko.

Eta edozein zalantza izanez gero, mezu elektroniko bat idatzi ulmafundazioa@ulma.com helbidera edo 943 250 300 telefonora deitu dezakezu.

ULMA Taldeko bulegoetan, Garagaltza Auzoa, 51n izango gara.