Acciona eta Sacryr bezalako eraikitzaile garrantzitsuek konfiantza dute ULMA Agricolarekin bere proiektuetarako — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Agrícola

Acciona eta Sacryr bezalako eraikitzaile garrantzitsuek konfiantza dute ULMA Agricolarekin bere proiektuetarako

Planta termosolarrak ugaritzearekin batera, energia berriztagarria lortzeko alternatiba gisa, horiek babesteko behar berriak ere sortzen dira, eta ULMA Agricolak ezin hobeto erantzun die bere produktuarekin.
Acciona eta Sacryr bezalako eraikitzaile garrantzitsuek konfiantza dute ULMA Agricolarekin bere proiektuetarako
2012/03/02

Azken garaietan Sacryr eta Acciona bezalako eraikitzaile handiek konfiantza erakutsi dute ULMA Agricolaren esperientziari eta produktuen kalitateari buruz, planta horiek babesteari dagokionez.

Accionak ULMA Agricolarekin kontratatu duen azken instalazioa haize babesak egiteko izan da, Badajozen eraikitzen ari den Olivenzako planta termosolarra babesteko; horiek 2012an martxan jarriko direla espero da.

ULMA Agricolak instalatutako haize babesa 6,2 m altu da eta 2,5 km baino gehiago luze, 4 sekziotan banatuta.