4 eta 10 urte arteko umeentzat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

4 eta 10 urte arteko umeentzat

Animatuko al da zure umea horrelako haize-errota bat edo antzekoa egitera, ekainaren 29a baino lehen? Bada, egiten badu... saria lortuko du!
4 eta 10 urte arteko umeentzat
2017/06/19

4 eta 10 urte arteko seme-alabarik baduzu, Oñatiko Umeen tailerretara ezin dena etorri… animatu horrelako haize-errota bat edo antzekoa egitera eta bidali argazki edo bideo bat guk ikusteko zelako polita egin duen. Oso erraza da!

Hemen duzu nola egiten den ikusteko esteka: https://www.youtube.com/watch?v=kxDdJ-9kRIc

Argazkia edo bideoa jasotzen dugunean, hemengo tailerretako umeei erakutsiko diegu eta oparitxo bat bidaliko dizuegu sari bezala. Horregatik eskatzen dizuegu ekainaren 29a baino lehen bidaltzea, hemengo umeei erakusteko. Baina, uztailaren 15era arte bidalitakoak ere sarituak izango dira.

Bidali bere haize-errotaren argazkia edo bideoa ULMA Fundaziora: ulmafundazioa@ulma.com, eta idatzi umearen izen-abizenak, adina eta posta helbidea ere, oparitxoa bidaltzeko.

Edozein zalantza baduzu, deitu 943 250 300 telefonora!