4.0 AROAN, ULMA HANDLING SYSTEMS-EKO PROFESIONAL KOPURUAK HAZTEN JARRAITZEN DU — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

4.0 AROAN, ULMA HANDLING SYSTEMS-EKO PROFESIONAL KOPURUAK HAZTEN JARRAITZEN DU

ULMA Handling Systemsen, geroz eta profesional gehiago dagoenez gero, talentua erakartzeko proiektua sortu du, logistika 4.0. aroan murgilduta. Hori guztia, kaptazio eta aurreikuspen historikoekin
4.0 AROAN, ULMA HANDLING SYSTEMS-EKO PROFESIONAL KOPURUAK HAZTEN JARRAITZEN DU
2017/05/24

Duela 12 urtetik hona, urtez-urte, ULMA Handling Systems-eko lan-taldea handitzen ari da eta 2017ko lehenengo hiruhilekoan, dagoeneko, beste 20 aditu batu dira logistika ingeniaritzako kooperatibaren lan-taldera.

B2B eta B2C-tik C2B-rako eraldaketa gertatzen ari da eta horretan, bezeroa da jardueraren motorra”, dio Juan Jesus Alberdi, ULMA Handling Systemseko zuzendari nagusiak. “Balio erantsiko prozesuetan errotiko aldaketa gertatzen ari da. 4.0 Logistikaren aroa da”, gaineratu du Alberdik.

Garrantzitsua da nabarmentzea, ULMA Handling Systemsek datozen urteetarako kaptazio eta aurreikuspen historikoak dituela, nazio zein nazioarte mailan. Frantzia da, ULMAk filial propioa duen herrialdeetako bat eta bertako lan-taldea %200 hazi da eta kopuru hori kooperatibaren isla da. Brasil da lan-taldea handitu duen beste herrialdeetako bat, hain zuzen ere, %30 hazi da kasu horretan.

Aro berri honetan eta eskuartean dugun aurreikuspen historikoarekin, gure helburua da 4.0. logistikaren oinarria gure zutabe nagusiaren gainean eraikitzen eta indartzen jarraitzea, hau da, gure adituen talentua oinarri hartuta”, azaldu du Karlos Aitor Pérezek, ULMA Handling Systemseko pertsonen arloko zuzendariak. Hortik sortu da ULMAko Gazte proiektua 4.0, talentua kooperatibara erakartzeko. Gaur-gaurkoz, lehenengo edizio honetan, 23 pertsonek parte hartzen dute kooperatibak sustatutako proiektuan, eta haien gaitasunak garatzen ari dira ULMA Handling Systemseko profesionalekin batera.

Proiektuan zehar, gazteek haien ezagutza eta konpetentziak garatuko dituzte maila profesional eta pertsonalean, eta, horretarako, haien tutoreez gain, ULMAko aholkularien laguntza ere badaukate eta aditu txiki handiak izateko aukera eskaintzen zaie. Gainera, proiektu berritzaile honen helburua da bertan parte hartzen duten ikasleei lanerako aukerak eskaintzea.

Talentua zutabe garrantzitsuena izanik, ULMA Handling Systems talentua erakartzeko ekitaldietan parte hartzen ari da modu aktiboan eta aro berri honi oinarriak jarri nahi dizkio. Azken hilabeteotan, ULMAk Deustoko Unibertsitateak eta Tecnun Unibertsitateak antolatutako enplegurako foroan, Deustok antolatutako talentuaren foroan eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako ate irekien jardunaldian eta Guipuzcoa Talent Forum-ean parte hartu du, besteak beste.