21 biaduktoa, ULMAren eraikuntza proiektu enblematikoa Polonian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

21 biaduktoa, ULMAren eraikuntza proiektu enblematikoa Polonian

992 m-luzerarekin, 21 biaduktoak, S7 errepidekoak, Poliniako Lubien eta Rabka Zdrój eskualdeak lotuko ditu.
21 biaduktoa, ULMAren eraikuntza proiektu enblematikoa Polonian
2018/04/27

“Y” formako pilareak hiru fasetan egin dira. Pilarerik altuenak, taula kontuan hartu gabe, 43 m dauzka. Fusteak, sekzio errektangular hutsa baitute, 4,56 metroko geruzatan egin dira, VMK habe sistemarekin, BMK goratze kontsola konfigugagarrien gainean.

Kapitelaren oinarrian, Y-aren besoak hortik ateratzen baitira, BMK kontsolez gain UCAB-EUC aurpegi bakarreko enkofratua erabili da. Multzo horrekin hormako enkofratuari eusteko gainazal bat sortu ahal izan da, 6,40 m-ko altuerarekin. Egitura inklinatuen azten zatia egiteko ATR sistema autoigokaria erabili da, bai eta BMK kontsola ere, aurrez zehaztutako inklinazio angeluari egokitu baitaiteke. Sistema autoigokariaren egitura MK zertxekin eratu da, eta zilindro hidraulikoen joko bakarrarekin, fustearen besoen kanpoko aldean kokatuta.

Beste pilare mota, sekzio errentagularra, alde kurbatuak eta kapitel tronkokonikoa dituena, bi fasetan egin da.  Sekzio kurbatua lortzeko, kurabatura txikiko enkofratu zirkular egokigarria erabili da,eta kapitelerako, berriz, VMK sistema unibertsalera jo da, edozein geometriatara moldatu daitekeelako.

Proiektuaren inguruko bideoak: proiektuaren lehen zatiko bideoa eta bigarren zatiko bideoa.