• Ulma Orga Jasotzaileak

‘MasterChef 7’ lehiaketak datorren astearte honetan ekingo dio denboraldiari ULMA orga jasotzaileen gainean

2019/03/25
ULMA Orga Jasotzaileek EDiA EM modeloko hiru orgarekin laguntza eskaini dio MasterChef programari kanpoan grabatutako lehen proban.

“MasterChef” programaren zazpigarren edizioa datorren asteartean abiatuko da. TVE-ko lehenengo katean.

Edizio honetako kanpoko lehen proba Burgoseko San Pedro de Cardeña Monastegian izango da, 902. Urtean eraiki zen, 9.000 metro koadro ditu eta Interes Kulturaleko Ondasun gisa izendatu zuten.

Programaren hasierako minutuetan azalduko dira Mitsubishi markako ULMAren orga jasotzaileak. Epaimahaikideak eurak izango dira orgak gidatuko dituztenak denboraldi berriari hasiera emateko.

‘MasterChef 7’ lehiaketak datorren astearte honetan ekingo dio denboraldiari ULMA orga jasotzaileen gainean