• Ulma Construction

11 Hoyt eraikina, Brooklyneko hiri paisaian ikuspegi berri bat eskainiko duen silueta originala

2020/01/24
New Yorkeko Brooklyneko 52 solairuko 11 Hoyt bizitegi eraikinaren eraikuntza proiektua Structure Tech New York, Inc eta ULMAren arteko talde lan eta kolaborazio sakonaren adibide da, hormigoizko egitura guztiaren eraikuntzarako enkofratu eta aldamio soluzioak eskainiz.

Eraikinak 180 m-ko altuera eta 57.000 m2 inguruko azalera izango du, horietatik 55.000 bizitegietarako, eta 2.000 beheko solairuko eta atikoko merkataritza espaziorako, eta lurrazpiko 147 aparkaleku plaza.

Aurreko proiektuetan CC-4 aluminio modularreko lauzen enkofratua erabili osteko esperientzia ona erabakigarria izan da berriz ere sistema aukeratzeko, apeo moduan ALUPROP aluminiozko eskora erabiliz. Lauza modularreko enkofratua sistema arina eta muntatzen erraza da, segurtasun eta errendimendu maila altua eskaintzen duena.

Proiektu honetan, enkofratu modularreko CC-4 lauzako 4.000 m2 inguru behar izan ziren, eta Structure Tech NYi ahalbidetu zion exekuzio epeak betetzea, 3 eguneko hormigonatze zikloekin. Barruko zutabe eta hormatxoak egiteko MEGALITE enkofratuko 200 m lineal esleitu ziren. Orotara, ULMAk aluminiozko 11.000 eskora baino gehiago hornitu zituen lauzen eta azpi-azpiko 6 solairuen apeo eta zutoinetarako.